Mikel Aiestaranen bloga

MALARIA

Malaria, paludismoa ere deitua, "plasmodium" izeneko parasito batek sortutako gaixotasun bat da. Urtean 200 milioi malaria-kasu baino gehiago ematen dira mundu osoan.

Paludismoaren afrikar eguna apirilaren 25-ean ospatzen da, kontinente hau delako malaria-kasu gehien ematen dena.

Gaixotasun hau oso hilgarria da. Malaria-kasuetatik %80 hil egiten dira. Malariaren bektorea "anopheles" izeneko eltxoaren emea da. Arrak ez du gizakiari ziztatzen zuku, begetalez soilik elikatzen baita. Haurdun dagoen ama kutsatu batek sabelean duen umeari kutsatzen dio. Malaria ez da beste modu batez kutsatzen.

Bere sintomak hauek dira: lehenengo sukarra 8-30 egunetan eta gero buruko mina, muskuloetan mina, beherakoa, indargabetzea eta eztula.

Horaindik ez da aurkitu malaria kentzeko txertorik baina badaude sintomak arintzeko medikamentuak.

     

TUBERKULOSIA

Tuberkulosia gaixotasun infekzioso-kutsakorra da eta "mycobacterium tuberkulosis" izeneko birusak sortzen du. Tuberkulosiak lurralde bateko biztanleriaren 245/100.000 kutsatzen dira eta 28/100.000 hil egiten dira. Geroz eta pertsona gehiago hiltzen ari dira gaixotasun honen gatik.

Gehienetan birikei eragiten die baina beste organo batzuei ere eragin dezake: giltzurrunei, gibelari, azalari… Arriskutsugoa da umeentzako eta adinekoentzako hil egin daitezke eta.

Tuberkulosia eztularen, doministikuaren eta hitz egitearen bidez kutsatzen da. Kutsatuta dagoen batek 10-15 pertsona kutsa ditzake urte batean.

Kutsatuak tratamendua eman eta gero, 15-16 eguneta, jadanik ez du kutsatzen. Horregatik da ezinbestekoa txikitatik txertoa jartzea. Tuberkulosia horaindik ez da guztiz joan.

Bere sintomak sukarra, jateko gogoa gutxitu, pisua txikitu… dira.

ELGORRIA

Elgorria (sarampión) gaixotasun arrunt bat da "Morbillibirus" izeneko birus batek sortutakoa da.

Urtero, gutxienez 700 pertsonak edukitzen dute. Elgorria arnasaren bidez kutsatzen da eta oso kutsakorra da. Kutsatu baten ondoan egoten diren %90 kutsatu egiten dira. Lehenengo sintoma 40º-ko sukarra da eta gero eztularekin eta muki askorekin etortzen da. Segidan, begiak gorri jartzen dira eta argira begiratzean begiek mina ematen dizute. Grano gorriak, txikiak eta irregularrak ateratzen hasten dira.

Elgorriaren arazoak hauexek dira: lehenengo beherakoak, gero neumonia eta azkenik entzefalitisa.

Oso pertsona gutxi hiltzen dira. Lurralde garatuetan hildako bat egoten da mila kutsatuen artean. Lurralde txiroetan, aldiz, kutsatuetatik %10 hiltzen dira. Lurralde garatuetan jaio eta segituan jartzen da elgorriaren aurkako txertoa. Txerto bat nahikoa da bizitza guztian elgorria ez edukitzeko. 

KATARROA

Katarroa sudurreko eta eztarriko gaixotasun arina da. Bere sintomak hauek dira: doministikuak, muki asko, azkura, flema eztarrian, eztula, buruko mina eta ondoeza. 3-10 egun irauten ditu eta gaixotasunik arruntena da.

Katarroa birus askok osatutako gaixotasuna da: batez ere, "rinobirusa", "koronabirusa", "ekobirusa" eta "koxsackiebirusa". Aurkitu dira beste ehundaka birus. Pertsonatik pertsonara doministikuaren eta eztularen bidez kutsatzen da. Birusa domistikuarekin eta eztularekin baliatzen da beste pertsona bat kutsatzeko pertsona sendatu baino lehen. Kutsatuak lehen egunetan kutsatzeko erreztasun gehiago dauka.

Ez dago katarroa sendatzen duen tratamenturik. Gorputzak bakarrik sendatu dezake. 

ASMA

Nire lagun askok duten gaixotasuna da: Carlosek, Beñatek, Alexanderrek, Unaiek, Iñigok… Carlosen bloga animaliei buruz dijoa, Beñatena kirol guztiei buruz, Alexanderrena tenisari buruz, Unaiena saskibaloiari buruz eta Iñigorena bihurrikeriei buruz.

Asma gaixotasun handigarri bat da arnas aparatuan gertatzen dena eta arnastea zailago egiten du. Hitz hau grekotik dator: `âsthma.

Asmaren nazioarteko eguna maiatzaren lehen asteartean ospatzen da. Gaixotasun hau, lurralde batetik bestera, asko aldatzen da. 

Asma mota bat da, esfuerzu gehiegi egiten duzunean gertatzen dena. Gorputzak aire asko lortzen ez duenean gertatzen da. Adibidez, pertsona batek korri gehiegi egiten duenean, orduan asko nekatzen da, oso azkar arnasa hartzen hasten da eta orduan ezin du arnasa azkar hartzen utzi.Hori da nire lagun askoi gertatzen zaiena. 

BARIZELA

Barizela gaixotasun kutsakurra da eta "barizela-zoster" izeneko birus batek sortzen du. Haur gaixotasun klasikoa da. Umeetan gertatzen bada gaixotasun arina da baina heldua edo nerabea bazara arazoak ekar ditzake.

Barizela urte guztian eman daiteke baina gehienetan neguan edo udaberrian gertatzen da. Sortzen duen birusa eztularen edo doministikuaren bidez kutsatzen da. Barizela oso kutsakurra da. Etxe batean kutsatuko pertsona bat badago han bizi diren 80-90% pertsonak kutsatuta gelditzen dira.

Barizelak 7-10 egun irauten ditu. Barizelak azalean grano gorriak aterarazi egiten ditu eta gero likidoz betetako urbegiak bihurtzen dira. Urbegiak lehenengo aurpegian agertzen dira, gero gorputz-enborrean eta ondoren gorputz guztira banatzen dira. Ahoan eta aluan ere aurki daitezke. 2 egun geroago kortiketan bihurtzen dira. Gero azkura ematen hasten dira. Azkenik kortiketak desagertzen hasten dira.

BIRIKETAKO MINBIZIA

Biriketako minbizia gaixotasun arriskutsuenetariko bat da eta pertsona asko hiltzen ditu. Gizonetan, pertsona gehiena hiltzen dituen minbizia da eta emakumetan, hirugarrena da mama eta kolonen atzetik.

Minbizi hau oso hilgarria da eta duten gehienek hil egiten dira lehenengo urtean diagnostikoa eman eta gero.

35 herrialde baino gehiagoetan, gizonetan, minbizirik ohizkoena da. Normalean herrialde garatuetan izaten da. Horietako bat Espainia da eta  gainera pertsona gehien hil diren herrialdea da minbizi honegatik, bai gizonetan eta bai emakumeetan. Pertsona gehiago hiltzen dira biriketako minbiziarekin; koloneko minbizia, mamakoa eta prostatakoa gehituta baino.

Gehien kutsatzen direnak, 55 eta 65 urteen artean dauden pertsonak dira.  

MUNDU HONTAN GIZENTASUNA DUTEN PERTSONA GEHIAGO DAUDE ANOREXIA DUTENAK BAINO

Mundu hontan 1.000 milioi pertsonek dute gizentasuna eta beste 800 milioi pertsonek anorexia. Ipar Carolinako unibertsitatean egindako ikerketen arabera esaten da lurralde bakar batek ere ez duela aurre egin gizentasunari.

Horain ez da lurralde aberatsetan bakarrik gertatzen, lurralde pobreetan ere hasi da gaixotasun hau ematen.

Batetik lehen leku pobreetako dieta zerealak eta frutak ziren baina horain animalien produktuak, landare olioa eta karboidratoak dira merkeagoak direlako eta bestetik ariketa gutxigo egiten da lehen eskuz eramaten zirelako pisu handiak baina horain garraio motorizatuekin eramaten dira. Ariketa guxiago eta ordu gehiago telebistaren aurrean.

Adituek esaten dutenez, gizentasuna handiagotuz joaten bada, berak sortzen dituen beste gaixotasunak handiagotuz joango dira: diabetesa kolesterola eta gaixotasun kardiobaskularrak.

   

PERTHESA NIRE BIZITZAN

Niri oso ondo joan zait gaixotasuna eta horain, ia ia, sendatuta daukat. 2.mailan, etxera joaterakoan, mina sentitzen hasi nintzen eta ezin nuen ondo ibili. Gurasoei esan eta bazkaldu eta gero, besaulkian eseri nintzen  mina pasatzeko asmoarekin. Ikastolako ordua iritsi zen eta besaulkitik jaiki nintzenean nire hankak ezin zuen ezta lurra ikutu. Segituan medikuarengana joan ginen eta erradiografia bat atera zidaten zer nuen jakiteko. Ez zekiten zer gertatu zitzaidan. Egunak joan egunak etorri, mina ez zen pasatzen. Azkenean erabaki zuten perthesa nuela.

Egun batzuk eta gero Zumarragako hospitalera joan ginen Ureta medikuarengana Ordiziko medikuak gomendatu gintuen eta. Han aparato bat jarri zidaten. Urte erdia pasa zen eta erabaki zuen niri operatzea. Guk baietz esan genuen. Egun batzuk geroago Valladolideko mediku baten gana joan ginen eta bide batez, han familia daukagunez, bisita bat egin genien. Mediku harrek aparatoa kentzeko eta ez operatzeko esan zigun hezurra ezin zelako ikutu. Zumarragara joan ginen eta ez genuela nahi operatu esan genion. Orduan berak, 2 hilabete pasa ondoren prozesua bukatu zela esan zigun eta baja eman gintuen.

Horain Valladolideko medikuarengana joaten gara. Jadanik 4 urte eta erdi daramat gaixotasun honekin eta ez dut ia minik nabaritzen hankan. 

PERTHES

Nik daukadan gaixotasuna da. Gaixotasun hau garatu gabeko aldakaren odolaren zirkulaziokoa da eta 3-12 urterekin gertatzen da. Berak femurraren burua deformatu egiten du. Gehienetan alde bakarrean gertatzen da baina batzuetan bi aldeetan. Gehinetan mutilak izaten dira kaltetuak.

Lehenengo egunetan mina edukitzen da kaltetuta dagoen aldakan eta minak, gehienez, 2 aste irauten du. Minaren ondoren herrentasun handia hartzen da. Azkenik herrentasun gabe gelditzen da baina femurraren burua ez da guztiz ondo gelditzen.

Kaltetutako aldakak karga gutxi behar du gaixotasuna azkarrago pasatzeko. Ezin da ibili kaltetutako ankan eta ez da medikaziorik behar.

Argazkian ikusten duzuenez, femurraren burua desformatuta dago.


Zer da hau?

Kaixo, ni Mikel Aiestaran naiz eta blog hau egin dut zuei gaixotasunei buruz informazioa, albisteak, bideoak... eskaintzeko. Blog hau nire informatikako irakaslearekin, Mikel Etxarrirekin, egin dut eta berak asko lagundu dit. Gaixotasun bat baduzu eta ez badakizu ondo zer den hemen bilatzea duzu errezena. Irakurri eta ea gustatzen zaizuen.

Azken Iruzkinak

Azken Mezuak:

Atalak:

Fitxategiak

DBH 1A-ko blogak

DBH 1B-ko blogak

Ikastolako beste Blogak

Gune interesgarriak

Egutegia:

Urtarrila 2010
Al At Az Og Or Lr Ig
« Eka    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Sindikazioa:

Lizentzia:

Creative Commons License
lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.