Mikel Aiestaranen bloga

PROSTATAKO MINBIZIA


Prostatako minbizia gaixotasun bat da. Minbizia prostatan garatzen da. Prostata guruin-organo bat da eta gizonezkoaren ugalketa aparatuan aurkitzen da. Minbizia zelulak aldatzen direnean eta kontrola gabe ugaltzen direnean sortzen da. Zelula hauek prostatatik hezurretara joan daitezke. Minbizi honek mina, gernua egiteko zailtasuna… sortu dezake.
Gaixotasun hau gizonezkoei bakarrik gertatzen zaie, gehienetan 50 urte baino gehiago dutenei. Gizonezkoetan 2. minbizirik arruntena da. Prostatako minbizia izan duten gizon askok inoiz ez dute sintomarik eta ez dute terapiarik egiten.
Prostatako minbizia minbizi arruntena da Eropearretan eta Iparamerikarretan. 6 gizonezkoetatik bat diagnostikatua izango da bere bizitza osoan, baina 32-tik bat bakarrik hil daiteke gaixotasun honekin.
Espainian 100.000 biztanletik 30 kasu berri agertzen dira urtero. Usten da eragin hau %50 igoko dela azken 25 urte hauetan.

BIRIKETAKO MINBIZIA

Biriketako minbizia gaixotasun arriskutsuenetariko bat da eta pertsona asko hiltzen ditu. Gizonetan, pertsona gehiena hiltzen dituen minbizia da eta emakumetan, hirugarrena da mama eta kolonen atzetik.

Minbizi hau oso hilgarria da eta duten gehienek hil egiten dira lehenengo urtean diagnostikoa eman eta gero.

35 herrialde baino gehiagoetan, gizonetan, minbizirik ohizkoena da. Normalean herrialde garatuetan izaten da. Horietako bat Espainia da eta  gainera pertsona gehien hil diren herrialdea da minbizi honegatik, bai gizonetan eta bai emakumeetan. Pertsona gehiago hiltzen dira biriketako minbiziarekin; koloneko minbizia, mamakoa eta prostatakoa gehituta baino.

Gehien kutsatzen direnak, 55 eta 65 urteen artean dauden pertsonak dira.  

AZALEKO MINBIZIA

Azaleko minbizia gaixotasun neoplasika batzuekin, diagnostiko, tratamendu eta igarpen oso desberdina dutenekin biltzen da. Berdina duten gauza bakarra da beraien leku anatomikoa: azala. Gaixotasun hau izpi ultramoreekin (eguzkitik datozen izpi kaltegarriak) sortzen da. Izpi ultramoreek, urtean pilatutako zelulen ADN-an mutazioak sortzen dituzte.

Normalean, pertsona zurietan gertatzen da eguzkia hartzen denbora gehiegi pasatzen dutelako.

Azken urte hauetan, pertsona gehiagok dute minbizi hau ozono-geruza (izpi-ultramoreetatik babesten gaituen geruza) mehetu egin delako.


Zer da hau?

Kaixo, ni Mikel Aiestaran naiz eta blog hau egin dut zuei gaixotasunei buruz informazioa, albisteak, bideoak... eskaintzeko. Blog hau nire informatikako irakaslearekin, Mikel Etxarrirekin, egin dut eta berak asko lagundu dit. Gaixotasun bat baduzu eta ez badakizu ondo zer den hemen bilatzea duzu errezena. Irakurri eta ea gustatzen zaizuen.

Azken Iruzkinak

Azken Mezuak:

Atalak:

Fitxategiak

DBH 1A-ko blogak

DBH 1B-ko blogak

Ikastolako beste Blogak

Gune interesgarriak

Egutegia:

Azaroa 2009
Al At Az Og Or Lr Ig
« Eka    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Sindikazioa:

Lizentzia:

Creative Commons License
lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.