Mikel Aiestaranen bloga

KIROL BAT GAIXOTASUN BAKOITZEKO


Ez da beti edukitzen suertea kirol guztiak egiteko, gaixotasun ezberdinek ez baitute uzten. Hemen idatziko ditut gaixotasun batzuk eta beretzako zein kirol den ona eta zein txarra.

Asma:
Ona: Igeriketa, beroketa bat egin eta gero.
Txarra: Urpekaritza eta inguru hotz eta lehor batean esfortzu luzea eskatzen duten kirolak.

Depresioa eta nekea:
Ona: Edozein kirol aldizka eginda.

Diabetea:
Ona: Ibiltzea, erresistentzia eskatzen duten kirolak egitea, adibidez, txirrindularitza eta igeriketa.

Bizkarreko mina:
Ona: Igeriketa.
Txarra: Ekitazioa, leku gogor baten gainean korri egitea, Futbola eta mobimentu bortitzak eskatzen duten kirol guztiak.

Osteoporosia:
Ona: Martxa, igeriketa edo golfa.
Txarra: Arrisku handiko kirolak, adibidez, eskia eta surfa.

Bihotz-arazoak eta hipertentsioa:
Ona: Txirrindularitza, iraupen-eskia, martxa eta igeriketa, beti ere erregular egiten bada.
Txarra: Ariketa biziak beroketarik egin gabe.

Barizeak:
Ona: Ibiltzea, erresistentziako kirolak egitea, txirrindularitza adibidez, eta igeriketa.

Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

Kirolei buruz gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

ESPAINIAKO BIZTANLERIAREN ERDIAK GIZENTASUNA EDO GAINKARGA DU

 

Espainiako helduen %52,7-ak eta umeetatik %27,6-ak gizentasuna edo gainkarga du. Ikerketa baten ondorioz, dakigu, 18 urte baino gehiago dituzten gizonezkoen %44,4-ek gainkarga dute, emakumeetan berriz, portzentaia hori %30,3-an dago.

2 eta 17 urte bitarteko pertsonen %18,5-ek gainkarga du eta %9,1-ek gizentasuna.

Bestalde, Espainiako gizonezkoen bi herenek esaten dute osasun ona edo oso ona dutela, baina emakume gutxiagok esaten du osasun ona duela. Adineko pertsonen %36,8-k osasun ona edo oso ona duela esaten dute eta 24 urte baino gutxiago dituzten pertsonen %88,8-k osasun ona edo oso ona duela esaten dute. 

Informazio gehiago edukitzeko klikatu hemen

KIRURGIA INBASIBO GABE BIHOTZA OPERATZEKO MIKRO-ROBOTA TXERRIETAN PROBATU DA

2 cm bakarrik neurtzen ditu eta beldar bat bezala mugitzen da. Robot txiki bat da eta bularretik sartzen da ebakidura txiki batetik. Gainera, desplazatu daiteke bihotzaren alde batetik eta han ezarri dezake tratamentua edo txertatu dezake gailu bat taupada-markagailua bezala.

Gezurra dirudi "HeartLander" izeneko aparatu onek egin dezakeena, baina bizi diren txerrietan probatuta dago eta ondo dabil.

Estatu Batuetako zientifikoak robotean lana egiten ari dira berak bukatu dezakelako bihotzeko operazio irekiekin. Bihotzeko operazio irekiak bultzatzen du anestesia osoa egitera eta saihets-hezur batzuk kentzea, eta hori errekuperatzeko denbora asko behar da.

Robotaren sortzaileek esan zuten, ikerketa ondo ateratzen bazen, robotari esker etorkizunean egin zitekeela bihotzeko operazioak bihotza taupadak ematen dagoen bitartean anestesia lokalarekin bakarrik.

Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen

GIZENTASUNA DUTEN PERTSONEK ARRISKU GEHIAGO DUTE ASMA EDUKITZEKO

Estatu Batuar aditu batzuek egin duten ikerketa baten ondorioz, dakigu, gizentasuna duten pertsonek probabilitate gehiago dute asma edukitzeko. "Coloradoko" unibertsitateak esan zuen, gizentasuna duten pertsonen %50-ak arrisku gehiago dutela gaixotasun hori edukitzeko.

Ikertzaileek esan zuten asma handitu zitekeela ez bazen gizentasuna gutxitzen eta oso beharrezkoa zela umeek gizentasuna ez edukitzea, umeek asma edukitzeko arrisku gehiago dutelako helduak baino. 

Pisu egokia duten pertsona asmatiko bakoitzetik, 1,5 pertsona asmatiko daude gizentasuna dutenak. Zientifikoek oraindik ez dute aurkitu zergatik gertatzen den hori.

              

Informazio gehiago hemen

60 GAIXOTASUN ETA GUZTI GEHIEGI EDATEAGATIK

Biztanleriaren %15-ak behar den neurrian baino gehiago edaten du eta valentziarretatik %6,3 gehiegi edaten dute.

Egunean 4 kaina edaten badira arriskutsua da. Kantitate hau edatea ez da gehiegi edatea. Kaina batek 40g alkohol du. Or dago gizonezkoen arriskuko muga. Emakumeen arriskuko muga 25g-koa da.

Josep Guardia, "socidrogalcohol"-en lehendakariordea, esan zuen kontsumo arriskutsu honen ondorioz aukera gehiago daude 60 gaixotasun edukitzeko. Guardiak esan zuen ere %15-eko biztanleria europarrak eta espainiarrak kantitate hau edaten zuela egunero. Espainian %5-eko gizonak eta %1-eko emakumeak gehiegi edaten zutela esan zuen.

Valentzian egin zuten azkeneko ikerketak esaten zuen %6,3-ko biztanleriak gehiegi edaten zutela egunean eta %9,3-k asteburuetan. %20-ko gazte (19-24 urte) valentziarrak gehiegi edaten dute asteburuan. Baina, gehiena edaten dutenak 35-55 urte artean dauden pertsonak dira. Josep Guardiak gogorarazi zuen behar baino gehiago edateak pertsona asko hiltzen zituela.

 Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

 

BRASILEKO MEDIKUEK EZIN DUTE AZALDU NOLA 15 HILABETEKO UME BATEK 25 kg PISATZEA

Bere kasuak Brasileko medikuak aztoratu egin ditu eta horaindik ez dute esplikazio zientifikorik aurkitu, 15 hilabeteko ume batek 25 kg pisatzen duela. Txikiak oso dieta zorrotzarekin jarraitzen du eta elikatzaile batek kontrolatzen du baina, ala ere, hilabetean kilo bat eta erdi gizentzen du.

Mateusek 15 hilabete bakarrik ditu eta, iadanik, arazo handiak ditu bere adineko ume batek bezala mugitzeko. 25 kilo pisatzen ditu, 7 urteko ume normal batek bezala. Jaio zenean 3 kilo eta erdi pisatzen zituen baina, 3. hilabetean ama konturatu zen zerbait arraroa gertatzen ari zela.

"Konturatu nintzen Mateus asko gizentzen ari zela 3. hilabetean 10 kilo pisatzen zituelako". Umeak, ordundik, dieta zorrotz batekin dago. Bertan amaren esnea sartzen da. Baina, umeak, hilabetean kilo bat eta erdi gizentzen ditu eta amak, bizkarreko minez dagoelarik, umearekin ezin du.

"Nik bakarrik nahi dut Mateusek normal korri eta ibil ahal izatea, ume normal bat izatea". Esaten du bere amak.

 

Informazio gehiago hemen

 

AZTERKETA BATEN ARABERA, DAKIGU, KAKAOAK PENIZILINAK BEZAIN HONAK DITUELA BERE KONPOSATUAK

Norman Hollenberg-ek, medikuntzako Harvard-eko (Estatu Batuak) Unibertsitateko maisua, esaten du, "epikatekina" (kakaoaren konposatu bat) oso ona dela eta hori etniako Kunako (Panama) indigenak asko edaten dute. Sustantzia hori zenbait te, ardo, txokolate eta fruta eta berdura batzuetan aurkitzen da.

"Epikatekina"-ri buruz egindako ikerketa batzuen bidez, Hollenberg-ek esan zuen, Kunako indigenak edaten zutela 40 taza astero.

Ondorioz, 5 gaixotasun hilgarrienetatik 4, minbizia, diabetesa… %10-era jaisten da talde etniko horretako pertsonetan. Berak esten zuen. "Penizilina eta anestesia oso inportanteak dira. Baina, "epikatekina" erabilita 5-etik 4 gaixotasun hilgarrienetatik babestuko gintzateke".

 

Informazio gehiago hemen dago. 

 

 

 

GIZENTASUNA KONTROLATZEKO OPERAZIOETAN NERABEAK HANDITU EGIN DIRA

Ikerketa berri baten bidez, jakin da, gizentasuna kontrolatzeko operatzen diren nerabe Estatu Batuarrak urte gutxitan hiru aldiz handitu dira. Horrela joaten bada, mila nerabe baino gehiago egongo dira operazioaren zain urte honetan bakarrik.

Operazioa helduetan normalagoa da baina, 1996 eta 2003 urteen artean, 12-19 urteko nerabeekin egindako azterketak esate dute, horain nerabe gehiago direla helduak baino operazioetan parte hertzen dutenak.

Operatutako gazteek denbora gutxigo pasatzen dute hospitalean helduak baino eta inor ez zen hil ikerketen denboraldian.

Gaixo gazteenak 12 urtekoak ziren baina, gehienak nerabe zaharragoak ziren. Horietako bat Eric Decker zen. Berak esaten zuen. "Nik metro bat eta 70 zentimetro neurtzen dut eta 174 kilo pisatzen ditut.

     

Informazioa hemen dago. 

AUTOA IZAN NAHI ZUEN AITONA

Atzo eguardian, ikastolatik atera eta jangelara nindoala, muletak zituen aitona bat ikusi genuen karretera erdian oinez ibiltzen. Denak barrezka hasi ginen.Denbora piska bat pasatutakoan, joan zen espaloiara eta aurrera segitu genuen. Baina, bat-batean, atzera begiratu eta han zegoen lehengo aitona karretera pasatzen. Pasatzen ari zela, erdi-erdian gelditzen da 30 segundu gutxi gorabehera. Autoak gelditu egin behar zuten eta, gainera, bozina jotzen hasi ziren. Guk, ezin genion barreari eutsi. Gero, ibiltzen hasi zen karretera erdialdetik. Azkenean ertzaintza etorri zen eta, han zeuden beste pertsona batzuez lagunduta, aitona hori espaloira eraman zuten. Dena lasai jarri zenean, bideari ekin geniogun. Ez dakit geroago zer gertatu zen. Seguroenik, aitona horrek, gaixotasun arraroren bat edukiko du, baina, nik ez dakit. Jakiten dudanean emango dizuet informazio piska bat.

ERREZETA GABEKO ARGALTZEKO LEHENENGO PILULA ESTATU BATUETAN

Estatu Batuetako medikuntzako agentziak lehenengo aldiz gainditu du argaltzeko pilularen salmenta gizentasuna duten pertsonentzat. Pilula honek farmakoa izena du. Farmakoa 1999-tik errezetarekin saltzen zen. Hemendik aurrera errezetarik gabe erosi daiteke, baina, pixkat gutxiago.

Farmako honek hesteak inhibitzen ditu eta koipea digeritzen du. Horrela, koipea, hesteetan geratuko da. Ez dago gomendaturik gizentasuna ez duten pertsonentzat eta xurgatzeko arazoak dituztenentzat.

Horrela, dieta osasuntsu batekin eta ariketa eginez, gizentasuna gutxituko da eta beste gaixotasun batzuk edukitzea, diabetesa eta bihotzekoak esate baterako, zailagoa izango zen.

 


Zer da hau?

Kaixo, ni Mikel Aiestaran naiz eta blog hau egin dut zuei gaixotasunei buruz informazioa, albisteak, bideoak... eskaintzeko. Blog hau nire informatikako irakaslearekin, Mikel Etxarrirekin, egin dut eta berak asko lagundu dit. Gaixotasun bat baduzu eta ez badakizu ondo zer den hemen bilatzea duzu errezena. Irakurri eta ea gustatzen zaizuen.

Azken Iruzkinak

Azken Mezuak:

Atalak:

Fitxategiak

DBH 1A-ko blogak

DBH 1B-ko blogak

Ikastolako beste Blogak

Gune interesgarriak

Egutegia:

Azaroa 2009
Al At Az Og Or Lr Ig
« Eka    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Sindikazioa:

Lizentzia:

Creative Commons License
lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.