PERTHESA NIRE BIZITZAN
Niri oso ondo joan zait gaixotasuna eta horain, ia ia, sendatuta daukat. 2.mailan, etxera joaterakoan, mina sentitzen hasi nintzen eta ezin nuen ondo ibili. Gurasoei esan eta bazkaldu eta gero, besaulkian eseri nintzen mina pasatzeko asmoarekin. Ikastolako ordua iritsi zen eta besaulkitik jaiki nintzenean nire hankak ezin zuen ezta lurra ikutu. Segituan medikuarengana joan ginen eta erradiografia bat atera zidaten zer nuen jakiteko. Ez zekiten zer gertatu zitzaidan. Egunak joan egunak etorri, mina ez zen pasatzen. Azkenean erabaki zuten perthesa nuela.
Egun batzuk eta gero Zumarragako hospitalera joan ginen Ureta medikuarengana Ordiziko medikuak gomendatu gintuen eta. Han aparato bat jarri zidaten. Urte erdia pasa zen eta erabaki zuen niri operatzea. Guk baietz esan genuen. Egun batzuk geroago Valladolideko mediku baten gana joan ginen eta bide batez, han familia daukagunez, bisita bat egin genien. Mediku harrek aparatoa kentzeko eta ez operatzeko esan zigun hezurra ezin zelako ikutu. Zumarragara joan ginen eta ez genuela nahi operatu esan genion. Orduan berak, 2 hilabete pasa ondoren prozesua bukatu zela esan zigun eta baja eman gintuen.
Horain Valladolideko medikuarengana joaten gara. Jadanik 4 urte eta erdi daramat gaixotasun honekin eta ez dut ia minik nabaritzen hankan.
Oso ona Mikel!!!
Ea min hori behin betiko desagertzen zaizun.
Beste galdera bat gelditzen zait: Nola bizi izan dituzu gaixotasunaren ondorioz izandako arazoak, adibidez, jolasean aritzeko oztopoak, zure gustuko kirolak egiteko ezintasuna… Asko sufritu al duzu horrekin? Moralari eusteko laguntzarik izan al duzu?
Badakizu, askotan min fisikoa baino gogorragoa min morala izaten baita. Ez al da egia?
Magic | Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 3a 12:41 pm-etan
Nire ametsik handiena hurrengo urtean gaixotasun hau pasatzea da. Jolasorduetan asper asper eginda egoten nintzen. Beintzat lagun bat egoten zen nirekin exerita hitz egiten. Gainera, korrikan, bi gelatikan hoberenetakoa nintzen baina horain txarrena naiz.
Administrator | Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 3a 9:13 pm-etan
Mikel, hanka hitza h-kin da ala ez zara konturatzen?? beno, orokorrean nahiko ongi dago, segi horrela!!!
aoiarbide | Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 3a 7:50 am-etan
Joer, akats gehien egiten duena hemen zuzentzen. Ez dago gaizki. Ea bere blogean gauza bera egiten duen.
Magic | Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 3a 12:42 pm-etan