PERTHES
Nik daukadan gaixotasuna da. Gaixotasun hau garatu gabeko aldakaren odolaren zirkulaziokoa da eta 3-12 urterekin gertatzen da. Berak femurraren burua deformatu egiten du. Gehienetan alde bakarrean gertatzen da baina batzuetan bi aldeetan. Gehinetan mutilak izaten dira kaltetuak.
Lehenengo egunetan mina edukitzen da kaltetuta dagoen aldakan eta minak, gehienez, 2 aste irauten du. Minaren ondoren herrentasun handia hartzen da. Azkenik herrentasun gabe gelditzen da baina femurraren burua ez da guztiz ondo gelditzen.
Kaltetutako aldakak karga gutxi behar du gaixotasuna azkarrago pasatzeko. Ezin da ibili kaltetutako ankan eta ez da medikaziorik behar.

Argazkian ikusten duzuenez, femurraren burua desformatuta dago.
Oso ona Mikelo!!!! perthes-aren informazioa asko gustatu zait eta espero dut zure gaixotasuna sendatzea.
aoiarbide | Larunbata, 2006ko abenduaren 30a 1:49 pm-etan
Kaixo Mikel:
Hasi baino lehen,”kojera” hitza, herrentasun hitzaz ordezkatuko nuke.
Idatziari dagokionez, zoriondu nahiko nizuke erakusten duzun ausardiarengatik. Izan ere, oso gutxi dira euren gaixotasunez naturaltasun horrekin hitz egitera ausartzen direnak. Oso ongi iruditzen zait eta ziur nago, zure izaera ezagututa, gaixotasun hau gaindituko duzula eta erabat sendatuta ikusiko zaitugula.
Bestalde, beste mezu baterako proposamen bat egin nahi dizut:
- Zergatik ez diguzu azaltzen gaixotasun honen inguruan izan dituzun bizipenak, emandako pausuak, zure senideek izan duten erreakzioa…?
Horrelako azalpenak oso baliagarriak izan daitezke gaixotasun hori duten beste umeentzat. Badakizu, gure ikastolan badira, gutxienez, beste bi kasu gaixotasun horrekin eta mesedegarria litzateke eurentzat ere.
Magic | Larunbata, 2006ko abenduaren 30a 1:27 pm-etan
Epa lini!
kojerarena horaintxe konponduko dut eta zure ideia hori asko gustatu zait.
Denbora daukadanean idatziko dut zuk esan duzuna.
mikel | Larunbata, 2006ko abenduaren 30a 9:39 am-etan