Mikel Aiestaranen bloga

MUNDUKO GIZENTASUNAREN RANKING-NA

Goiko argazkian ikus daiteke gizentasunaren munduko ranking-na. Bertan agertzen da lurralde bakoitzaren biztanleriaren % zenbat pertsona diren gizentasuna dutenak.
Espainian, adibidez, %13-k dute gizentasuna.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

KIROL BAT GAIXOTASUN BAKOITZEKO


Ez da beti edukitzen suertea kirol guztiak egiteko, gaixotasun ezberdinek ez baitute uzten. Hemen idatziko ditut gaixotasun batzuk eta beretzako zein kirol den ona eta zein txarra.

Asma:
Ona: Igeriketa, beroketa bat egin eta gero.
Txarra: Urpekaritza eta inguru hotz eta lehor batean esfortzu luzea eskatzen duten kirolak.

Depresioa eta nekea:
Ona: Edozein kirol aldizka eginda.

Diabetea:
Ona: Ibiltzea, erresistentzia eskatzen duten kirolak egitea, adibidez, txirrindularitza eta igeriketa.

Bizkarreko mina:
Ona: Igeriketa.
Txarra: Ekitazioa, leku gogor baten gainean korri egitea, Futbola eta mobimentu bortitzak eskatzen duten kirol guztiak.

Osteoporosia:
Ona: Martxa, igeriketa edo golfa.
Txarra: Arrisku handiko kirolak, adibidez, eskia eta surfa.

Bihotz-arazoak eta hipertentsioa:
Ona: Txirrindularitza, iraupen-eskia, martxa eta igeriketa, beti ere erregular egiten bada.
Txarra: Ariketa biziak beroketarik egin gabe.

Barizeak:
Ona: Ibiltzea, erresistentziako kirolak egitea, txirrindularitza adibidez, eta igeriketa.

Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

Kirolei buruz gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

TABAKOA HIESA BAINO 1,5 HILGARRIAGOA IZANGO DA


2007-ko osasunaren ezaugarriak ikusita tabakismoak hiesaren bikoitza hilko du 2015-ean. Tabakoa mundu guztiko biztanleriaren %10 hilko du 2015-ean.
2030-ean jende gehiena hilko da gaixotasun kardiakoengatik, biriketako gaitzengatik, eraso zerebralengatik eta hiesarengatik.
2030-ean hildakoetatik %70 kutsakorrak ez diren gaixotasunengatik hilko dira. Tabakismoaren bidez hiltzen diren pertsonen kantitatea handitu egingo da. 2005-ean 6,4 milioi hil ziren eta 2015-ean 6,4 hilko dira eta 2030-ean 8,3 milioi.
Hiesaren kasuan mundu guztiko hildakoen kantitatea bikoiztu egingo da, horren ondorioz, 2030-ean 6,5 milioi pertsona hilko dira. 2004-ean munduko biztanleriaren osasuna zaintzeko gastuak gehitu egin ziren 2004-ean 5 bilioi dolar.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

MINBIZIA DA ESPAINIARRAK BELDUR GEHIEN DIOTEN GAIXOTASUNA

Espainiako biztanleriaren %64-ek eduki du minbiziaren kasu bat gertu, hau da, familiak edo lagunak. Minbizia da, diferentziarekin, beldur gehien ematen duen gaixotasuna. %64-ek aitortzen du beldur gehien ematen dion patologia dela, hiesa (%34) eta alzheimerraren (%24) askoz aurretik.
2.100 pertsona elkarrizketatu ziren. Gaixotasun honi beldurra edukitzeko arrazoi nagusiena hiltzearekin duen erlazioa da, elkarrizketatuetatik %36-en arabera. Bigarren arrazoia da sendatzeko duen zailtasuna (%27) eta hirugarrena sortzen duen mina (%25).
Bestalade, ehunetik batek bakarrik pentsatzen du minbizia edukitzeko arriskua duela. Hoietatik %57-k hori esaten du familian baduelako norbait minbiziarekin eta %25-ek erretzen duelako.

Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

ANOREXIAREN BIDEO BAT



Bideo honetan ikusi daiteke anorexiari buruzko argazkiak. Nazka piska bat ematen dute, baina benetakoak dira. Ea gustatzen zaizuen.

PROSTATAKO MINBIZIA


Prostatako minbizia gaixotasun bat da. Minbizia prostatan garatzen da. Prostata guruin-organo bat da eta gizonezkoaren ugalketa aparatuan aurkitzen da. Minbizia zelulak aldatzen direnean eta kontrola gabe ugaltzen direnean sortzen da. Zelula hauek prostatatik hezurretara joan daitezke. Minbizi honek mina, gernua egiteko zailtasuna… sortu dezake.
Gaixotasun hau gizonezkoei bakarrik gertatzen zaie, gehienetan 50 urte baino gehiago dutenei. Gizonezkoetan 2. minbizirik arruntena da. Prostatako minbizia izan duten gizon askok inoiz ez dute sintomarik eta ez dute terapiarik egiten.
Prostatako minbizia minbizi arruntena da Eropearretan eta Iparamerikarretan. 6 gizonezkoetatik bat diagnostikatua izango da bere bizitza osoan, baina 32-tik bat bakarrik hil daiteke gaixotasun honekin.
Espainian 100.000 biztanletik 30 kasu berri agertzen dira urtero. Usten da eragin hau %50 igoko dela azken 25 urte hauetan.

GIZENTASUNAREN BIDEO BAT


Hemen duzue bideo bat gizentasunaren irudi batzuekin. Ea gustatzen zaizuen.

ESPAINIAKO BIZTANLERIAREN ERDIAK GIZENTASUNA EDO GAINKARGA DU

 

Espainiako helduen %52,7-ak eta umeetatik %27,6-ak gizentasuna edo gainkarga du. Ikerketa baten ondorioz, dakigu, 18 urte baino gehiago dituzten gizonezkoen %44,4-ek gainkarga dute, emakumeetan berriz, portzentaia hori %30,3-an dago.

2 eta 17 urte bitarteko pertsonen %18,5-ek gainkarga du eta %9,1-ek gizentasuna.

Bestalde, Espainiako gizonezkoen bi herenek esaten dute osasun ona edo oso ona dutela, baina emakume gutxiagok esaten du osasun ona duela. Adineko pertsonen %36,8-k osasun ona edo oso ona duela esaten dute eta 24 urte baino gutxiago dituzten pertsonen %88,8-k osasun ona edo oso ona duela esaten dute. 

Informazio gehiago edukitzeko klikatu hemen

KURU

Kurua gaixotasun infekziosoa da eta prioi batez sortutakoa da. Kuru hitzak  aborigen hizkuntzan dardara sukarrarekin eta hotza esan nahi du, horiek dira gaixotasun hau edukitzen denean gertatzen diren gauza batzuk. XX. mende hasieran izendatu zen lehenengo aldiz Ginea Berrian eta 50-eko hamarkadan zientifikoki ikertzen hasi zen.

Bere garapena geldoa da. Bere sintomak agertzen hasten direnean hilgarria da eta gaixotasuna duena urte bat geroago hiltzen da.

KIRURGIA INBASIBO GABE BIHOTZA OPERATZEKO MIKRO-ROBOTA TXERRIETAN PROBATU DA

2 cm bakarrik neurtzen ditu eta beldar bat bezala mugitzen da. Robot txiki bat da eta bularretik sartzen da ebakidura txiki batetik. Gainera, desplazatu daiteke bihotzaren alde batetik eta han ezarri dezake tratamentua edo txertatu dezake gailu bat taupada-markagailua bezala.

Gezurra dirudi "HeartLander" izeneko aparatu onek egin dezakeena, baina bizi diren txerrietan probatuta dago eta ondo dabil.

Estatu Batuetako zientifikoak robotean lana egiten ari dira berak bukatu dezakelako bihotzeko operazio irekiekin. Bihotzeko operazio irekiak bultzatzen du anestesia osoa egitera eta saihets-hezur batzuk kentzea, eta hori errekuperatzeko denbora asko behar da.

Robotaren sortzaileek esan zuten, ikerketa ondo ateratzen bazen, robotari esker etorkizunean egin zitekeela bihotzeko operazioak bihotza taupadak ematen dagoen bitartean anestesia lokalarekin bakarrik.

Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen


Zer da hau?

Kaixo, ni Mikel Aiestaran naiz eta blog hau egin dut zuei gaixotasunei buruz informazioa, albisteak, bideoak... eskaintzeko. Blog hau nire informatikako irakaslearekin, Mikel Etxarrirekin, egin dut eta berak asko lagundu dit. Gaixotasun bat baduzu eta ez badakizu ondo zer den hemen bilatzea duzu errezena. Irakurri eta ea gustatzen zaizuen.

Azken Iruzkinak

Azken Mezuak:

Atalak:

Fitxategiak

DBH 1A-ko blogak

DBH 1B-ko blogak

Ikastolako beste Blogak

Gune interesgarriak

Egutegia:

Uztaila 2009
Al At Az Og Or Lr Ig
« Eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Sindikazioa:

Lizentzia:

Creative Commons License
lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.